Jauzi edukira

KDE Manifestua

Teknologoen, diseinatzaileen, idazleen eta defendatzaileen komunitate bat gara, eta gure softwarearen bidez pertsona guztien askatasuna bermatzeko lan egiten dugu. Hauek dira gure balioak eta printzipioak

Gobernantza irekia gure lidergoan eta erabakitzeko prozesuan konpromisoa ziurtatzeko;

Software askea gure lanaren emaitza pertsona guztientzako, betirako, erabilgarri egongo dela ziurtatzeko;

Inklusibitatea pertsona guztiak gurekin batzera eta parte hartzera ongi etorriak direla ziurtatzeko;

Berrikuntza pertsonei zerbitzu hobea emateko ideia berriak etengabe sortzen direla bermatzeko;

Jabetza komuna batuta jarraitzen dugula bermatzeko;

Fokua azken erabiltzailean gure lana pertsona guztientzako erabilgarria dela ziurtatzeko.

Hau da, gure helburua lortzeko, funtsezko elementu hauek aurkitu ditugu geure burua definitu eta geure buruari leial eusteko.
Balio horietatik ondorioztatu ditugu KDE proiektu baten onurak eta konpromisoak.
Manifestu hau Agile eta Software Craftmanship manifestuetan inspiratzen da.