Jauzi edukira

KDE Proiektu baten onurak

KDEren nazioarteko komunitatean egoteak onura batzuk dakartza:

  • Erraldoien sorbalden gainean egotea
    • Proiektuak ostatzeko KDEren azpiegitura erabiltzea
    • KDEren sistema-administratzaileen eskarmentuaren onura jasotzea
    • Garapenarekin, dokumentazioarekin, itzulpenekin, frogekin, akatsak maneiatzen, etab. komunitate zabalagoaren laguntza jasotzea
    • Azken erabiltzailearen produktuen ekosistema handi batekin bateratzeko aukeraz probestu
    • Balio komunak dituzten taldeekiko elkarreragina, ideien eta berrikuntzen polinizazio gurutzatua eraginez.
  • KDE e.V.ren ordezkaritza eta babesa izango dituzu.
    • Parte hartu Akademy eta KDEren beste ekitaldietan
    • Jaso finantza eta antolakuntza laguntza
    • Jakizu zure marka segurtatu daitekeela
    • Jakizu zure lizentzia-nahiak Lizentzia Fiduziarioaren Akordioaren bidez babes daitezkeela.
  • Zure ikusgaitasuna handiagotu KDE komunitatearen ospearen eta KDE sustatzeko tresnen bidez, hala nola:
    • Proiektuaren iragarpenak «Dot»en argitaratzea eta KDEren promoziorako beste kanalak erabiltzea
    • zure proiektua kde.org domeinuaren azpi-domeinu baten bidez irisgarria izatea
    • Libera Chat network, berriketa sarean #kde-<proiektuarenizena> IRC kanal bat izatea
    • Webguneetan eta beste kanal batzuetan komunikatzeko, KDE komunitatearekin elkartzeko, KDE aterki-marka gisa erabiltzea
Manifestu hau Agile eta Software Craftmanship manifestuetan inspiratzen da.