Jauzi edukira

KDE proiektu baten konpromisoak

KDE Proiektu izendapenak konpromiso jakin batzuk dakartza:

  • KDEren Jokabide-kodea errespetatzea
  • KDEren Bisioa eta KDEren misioa babestea
  • Ez dago kolaboratzailearen derrigorrezko lizentzia-hitzarmenik
  • Betekizun teknikoak
    • Proiektua, KDEren antzeko proiektuetan finkatutako jarduera komunekiko leiala da
    • Sorburu-material guztia KDE kolaboratzaile-kontu guztietatik erabilgarri eta idatz daitezkeen azpiegituretan ostatuta daude
    • Proiektuarekin lotutako lerroko zerbitzuak KDEren azpiegituran ostatuta daude edo KDEren sistema-administratzaile taldeak onartutako jarraipena bermatzen duen ekintza-plan bat dute.
  • Kopia eskubideak, merkataritza-markak eta patenteak
    • KDE lizentzia gidalerroak errespetatzen dira
    • KDEren marka gidalerroak errespetatzen dira
    • Softwarearen egileek hura uzten edo desagertzen badira, marka hurrengo mantentzaileari transferitzea onartzen dute
    • Kodea, proiektuak berak erregistratu patenteak baditu, patente horiek askatasuna bermatuz lizentziatu behar dira
Manifestu hau Agile eta Software Craftmanship manifestuetan inspiratzen da.